LH6- GURASOENTZAKO BATZAR DEIALDIA
Maiatzaren 14an, DBH etapara igaroko diren ikasleen gurasoentzako batzarra egingo dugu. Bertan, etapa berriak dakartzan aldaketen inguruko informazioa emango da: ordutegi berriak, irakasgai berriak, hautazko irakasgaiak eta irakasleen aldaketak, besteak beste.
Ikasleek gai hauek eskola orduetan landuko dituzte, eta gurasoek, berriz, ikastolako liburutegian izango dute saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita.
Saio horretan, orientatzailearen laguntza espezializatua izango da eskura, zalantzak argitzeko eta trantsizioa errazteko.









