DEIALDIA: BATZAR OROKORRA 2025
Gure kooperatibaren Estatutuetan (24.art.) ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Andramari Zornotzako Ikastola Koop. S.-ren Ohiko Batzar Orokorrerako dei egiten du. Batzarra 2025ko maiatzaren 29an, osteguna, egingo da. Lehenengo deialdia 17:30ean da eta bigarren deialdia 18:00etan, Zornotzako Zelaieta zentroko auditorioan.
GAI ORDENA:
- Lehendakariaren agurra.
- Aurreko aktaren onarpen txostena irakurtzea.
- Batzarreko akta onartzeko bi bazkide izendatzea.
- 2024-2025 ikasturteko gestioaren memoria aurkeztea.
- 2024. urteko egoera-balantzea eta ekitaldiko emaitza onartzea.
- 2025-2026 ikasturterako kudeaketa plana aurkeztea.
- 2025. urteko aurrekontua onartzea.
- 2025-2026 ikasturteko kuotak onartzea.
- Artezkaritza Kontseiluko altak eta bajak.
- Galde-eskaerak.
Ismene Larringan Zarate
Andramari Zornotzako Ikastolako LEHENDAKARIA
Zornotzan, 2025eko maiatzaren 14an
Oharra: Bazkide guztiek dute kooperatibaren egoitzan gai zerrendako puntuei dagozkien agiriak aztertzeko eskubidea.






