Skip to main content
EKIAOharrak

Durangoko Ibaizabal Ikastolaren bisita gurera

By 2022/03/03March 10th, 2022No Comments

DBHko ikasketak bukatzerakoan, ikasleek beraien ibilbide akademikoa zein izango den hautatu behar dute. Adin honetan hainbat kezka sortzen zaie eta Ikastolako Orientazio taldeak elkarlanean dihardu, tutoretza saio zein bakarreko batzarren bitartez , aholkua behar duten ikasle eta gurasoei laguntzen. Honen harira, datorren asteartean, martxoaren 8an, gure jarraipena naturala den Durangoko Ibaizabal Ikastolako arduradunak etorriko zaizkigu beraien hezkuntza eskeintzaren berri ematera. Horretarako, bi saio desberdin antolatu ditugu, non guraso zein ikasleek beraien kezkak eta galderak argitu ahal izango dituzten: Batxilergo modalitateak, irakasgaiak…

 

IKASLEENTZAKO: Martxoaren 8an, gelan, goizean zehar.

GURASOENTZAKO: Martxoaren 8an, Liburutegian, 18:00etan.