Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute:
EGUEN ZURI
Datorren asteko ostegunean, OTSAILAREN 27an, Eguen Zuri eguna ospatuko dugu ikastolan
GOIZEAN- auzotik abestera
› HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute.
* Egun horretan, LH1A taldekoak ez dira igeritokira joango, beraz, goizean ikastolara bertaratu beharko dira.
ARRATSALDEAN- txitxi-burruntzia
› HH1 eta 2: geletan ospatuko dute.
› HH 3, 4 eta 5: gelan ospatuko dute. Umeek ez dute EZER EKARRI BEHAR (ez makilarik, ez txorizorik eta ezta ogirik).
› LH1 eta 2: kalean banatuko zaie. Umeek ez dute EZER EKARRI BEHAR (ez makilarik, ez txorizorik eta ezta ogirik).
› LH 3, 4, 5, 6: kalean ospatuko dute 14:40etik aurrera (euririk egiten ez badu). Bakoitzak bere ogia (irekita, txorizoa jateko prest), txorizoa eta makila ekarri beharko ditu.
› DBHko ikasleek aurrekoek bezala jokatuko dute baina goizez hasita.
› Euria egiten badu, ikastolako pilotalekuan egingo dugu ospakizuna.
INAUTERIAK
Ostiralean, OTSAILAREN 28an, INAUTERI JAIA ospatuko dugu IKASTOLAN.
OHARRAK
› HH 0-2 urte: hezitzaileek bertan egingo dituzte mozorroak.
→ 0 eta 1 urte: ahal bada, marradun kamisetarekin etortzea eskertuko genizueke.
→ 2 urte: familia bakoitzak nahi duen kolorea aukertau baina ahal dela kamiseta eta praka/gona kolore berdinekoak izatea eskertuko genizueke.
› HH 3 urtetik aurrera mozorroa librea izango da.
› HH 3-4-5 goizean etxetik mozorrotuta etorri beharko dira eta, autonomia bermatzeko, erosoak izatea gomendatzen dizuegu.
› HH eta LH 1 eta 2. mailako ikasleek, ostiralean (otsailaren 28an), ez dute motxilarik ekarri behar.
› LH 3tik 6rako ikasleak goizetik mozorrotuta etorri ahal izango dira. Goizean mozorrotu ezean, arratsaldeko ekitaldiaren aurretik mozorroak ujanzteko aukera izango dute. Saioak bere horretan mantenduko dira.
› LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 28), EZ dira igerilekura joango.
› DBH ko ikasleak: ezin dira mozorrotuta etorri. Arratsaldeko lehiaketarako azkeneko saioan aldatzeko aukeraa edukiko dute. Ekitaldian parte hartuko duten ikasleak soilik bertaratu ahal izango dira.
› Ostiral arratsaldean, otsailaren 28an, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.
› DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz.
› Dakizuen bezala, 24/25 ikasturteko egutegiaren arabera martxoaren 3, 4 eta 5 JAIEGUNAK izango dira 3 urtetik gorako ikasleentzat. Haurtzaindegia zabalik egongo da.
ARRATSALDEKO EGITARAUA- (14:30etik 16:30era)
› IRAKASLEEN IKUSKIZUNA (pilotalekuan).
› INAUTERIETAKO DANTZAK (pilotalekuan).
› MOZORRO LEHIAKETA (SARI BANAKETA).
Beti bezala, LH 3. mailatik aurrera mozorro lehiaketa egongo da, Ikasleen Euskara Batzordeak antolatuta. Hauek dira lehiaketako txapeldunak aukeratzeko irizpideak, besteak beste:
- Originaltasuna.
- Etxean egindako jantzia izatea.
- Berrerabilitako materialekin eginda egotea.
Ikasleen artean lau kategoria egongo dira: LH bakarkakoa, LH taldekakoa, DBH bakarkakoa eta DBH taldekakoa.
Aurten ere GURASOEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETA izango dugu.
› TXOKOLATADA
- HHkoek geletan egingo dute.
- LH 1. eta 2 mailakoek, geletan egingo dute.
- LH 3tik gorako ikasleek kanpoko patioan ateri bada eta barruko patio handian eta frontoian euria bada.
- Familiak txokolate eta bizkotxoak jatera gonbidatuta zaudete, ikuskizuna amaitutakoan. Beste parte-hartzaileekin batera goiko patioan eguraldi ona bada, edo frontoian euria bada.
- 16:20an ikastola barruko espazioak (erdiko patioa, pasilloak…) libre geratu beharko dira.





