Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute:
EGUEN ZURI
Datorren asteko ostegunean, OTSAILAREN 12an, Eguen Zuri eguna ospatuko dugu ikastolan
GOIZEAN- auzotik abestera
› HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzea gomendatzen dugu (zapi, kaiku, mendigoizale edota jantziarekin).
› LH 1, 2 eta 3. mailakoak makila ekar dezakete (makiletan izen-abizenak jarri).
› LH2B taldekoak ez dira igeritokira joango, beraz, goizean ikastolara bertaratu beharko dira.
ARRATSALDEAN- txitxi-burruntzia
› HH1 eta 2: geletan ospatuko dute.
› HH 3, 4 eta 5: gelan ospatuko dute. Umeek ez dute EZER EKARRI BEHAR (ez makilarik, ez txorizorik eta ezta ogirik).
› LH1 eta 2: kalean banatuko zaie. Umeek ez dute EZER EKARRI BEHAR (ez makilarik, ez txorizorik eta ezta ogirik).
› LH 3, 4, 5, 6: kalean ospatuko dute 14:40tik aurrera (euririk egiten ez badu). Bakoitzak bere ogia (irekita, txorizoa jateko prest), txorizoa eta makila ekarri beharko ditu.
› DBHko ikasleek aurrekoek bezala jokatuko dute baina goizez hasita.
› Euria egiten badu, ikastolako frontoian egingo dugu ospakizuna.
INAUTERIAK
Ostiralean, OTSAILAREN 13an, INAUTERI JAIA ospatuko dugu IKASTOLAN.
OHARRAK
› HH 1-2 urte: hezitzaileek bertan egingo dituzte mozorroak.
→ Familia bakoitzak nahi duen kolorea aukertau baina ahal dela kamiseta eta praka/gona kolore berdinekoak izatea eskertuko genizueke (adibidez: kamiseta beltza / praka beltzak).
› HH 3 urtetik aurrera mozorroa librea izango da.
› HH 3-4-5 goizean etxetik mozorrotuta etorri beharko dira eta, autonomia bermatzeko, erosoak izatea gomendatzen dizuegu.
› HH 3-4-5 egunerolez, 16:30ean irtengo dira beraien tutoreekin HHko sarreratik.
› HH eta LH 1 eta 2. mailako ikasleek, ostiralean (otsailaren 13an), ez dute motxilarik ekarri behar.
› LHko ikasleak goizetik mozorrotuta etorri ahal izango dira. Goizean mozorrotu ezean, arratsaldeko ekitaldiaren aurretik mozorroak janzteko aukera izango dute.
› LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 13), EZ dira igerilekura joango.
› DBH ko ikasleak: ezin dira mozorrotuta etorri. Arratsaldeko lehiaketarako azkeneko saioan aldatzeko aukera edukiko dute. Jantokira doazen ikasleak 14:00etan joango dira. Ondoren ekitaldian parte hartuko duten ikasleak soilik bertaratu ahal izango dira.
› Ostiral arratsaldean, otsailaren 13an, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.
› DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz.
› Dakizuen bezala, 25/26 ikasturteko egutegiaren arabera otsailaren 16, 17 eta 18 JAIEGUNAK izango dira 3 urtetik gorako ikasleentzat. Haurtzaindegia zabalik egongo da.
ARRATSALDEKO EGITARAUA- (14:30etik 16:30era)
› IRAKASLEEN IKUSKIZUNA (frontoian).
› INAUTERIETAKO DANTZAK (frontoian).
› MOZORRO LEHIAKETA (SARI BANAKETA).
Beti bezala, LH 3. mailatik aurrera mozorro lehiaketa egongo da, Ikasleen Euskara Batzordeak antolatuta. Hauek dira lehiaketako txapeldunak aukeratzeko irizpideak, besteak beste:
- Originaltasuna.
- Etxean egindako jantzia izatea.
- Berrerabilitako materialekin eginda egotea.
Ikasleen artean lau kategoria egongo dira: LH bakarkakoa, LH taldekakoa, DBH bakarkakoa eta DBH taldekakoa.
Aurten ere GURASOEN ARTEKO MOZORRO LEHIAKETA izango dugu.
› TXOKOLATADA
- HHkoek geletan egingo dute.
- LH 1. eta 2 mailakoek, geletan egingo dute.
- LH 3tik gorako ikasleek kanpoko patioan ateri bada eta barruko patio handian eta frontoian euria bada.
- Familiak txokolate eta bizkotxoak jatera gonbidatuta zaudete, ikuskizuna amaitutakoan. Beste parte-hartzaileekin batera goiko patioan eguraldi ona bada, edo frontoian euria bada.
- 16:20an ikastola barruko espazioak (erdiko patioa, pasilloak…) libre geratu beharko dira.






