JO ETA KLIK 🎯📱
Aurten ere martxan jartzera goaz “Egunean Behin” erronka ezaguna, baina berrikuntzekin! 🚀
Oraingo honetan bi astez bakarrik jokatuko dugu ligatxo berezi honetan, azaroaren 24tik abenduaren 9ra .
> 🎁 Hiru sari berezi egongo dira jokoan:
🏆 1. postua
🥳 13. postua
😎 44. postua
> Sari-banaketa abenduaren 13an izango da, Ikastolaren Neguko azokan, goizeko 12:00etan .
> 📲 “Egunean Behin” aplikazioan talde bat sortu dugu: JO ETA KLIK!
Nola jokatu?
- Deskargatu “Egunean Behin” aplikazioa mugikorrean.
- Sartu JO ETA KLIK taldean A47396 giltzarekin edo esteka honen bidez: 👉 eguneanbehin.eus/taldearen-giltza=A47396
- Jokoan azalduko zaizkizuen galderak ahalik eta bizkorren eta hoberen asmatzen saiatu 🏁.
Azaroaren 24an hasiko gara jolasean, baina nahi izanez gero, taldean sartuaz batera praktika dezakezue.
Oso dibertigarria da. Animatu eta parte hartu!!! 😄







