Matrikulazio kanpainari bultzada bat emateko ikastolen elkartetik deialdi bat jaso dugu. Horretarako, NI IKASTOLA eta GU IKASTOLA leloak erabiltzera animatu nahi zaituztegu.
Zer egin beharko dugu?
-Whatsappeko profilean GU IKASTOLA edo NI IKASTOLA leloak jarri.
-Instagramen Stories-en bideo labur bat igo NI IKASTOLA+ Ezaugarri bat adieraziz. Ezaugarri hori Ikastola hitzak zuri iradokitzen dizunaren adierazgarri izan beharko du.
-Ikastolen elkarteko profila eta Andramari Zornotzako Ikastola etiketatu.
-Saria: Ikastolen elkarteko produktu sorta bat zozketatuko da.
NI IKASTOLA
GU IKASTOLA
ZU?