Skip to main content

LGTBIQ+ TOPAKETA

Ekaina LGTBIQ+ harrotasunaren hilabidea denez, DBHko Talde Moreko ikasleek ekintza oso berezi bat antolatu dute ikasturteari amaiera emateko, eta hezkuntza-komunitate osoari (ikasle, irakasle zein guraso) bertaratzeko gonbita luzatzen digute.

Gure inguruko pertsonen bizi-esperientziak eta testigantzak entzuteko aukera izango dugu, elkar ezagutzeko eta gure baloreak elkarbanatzeko espazio abilean.

📅 Topaketaren xehetasunak:

  • Eguna: Ekainak 18, osteguna.
  • Ordua: 17:00etan.
  • Tokia: Ikastolako liburutegian.

Anima zaitezte parte hartzera eta gure gazteei babesa ematera!

💡 Oharra: Oraindik zure testigantza edo esperientzia hitzaldi labur baten bidez kontatzeko prest egongo bazina, garaiz zaude! Jar zaitez gurekin harremanetan helbide hauetan:

📩 eugartetxea10@zornotzaikastola.eus | aetxeita10@zornotzaikastola.eus