ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN AMAIERA ETA BALORAZIO INKESTA
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu eskolaz kanpoko jarduerak maiatzaren 31n amaituko direla.
Hala ere, jarduera jakin batzuetan salbuespenak egon daitezke, antolaketa-arrazoiengatik edo saioak berreskuratzeko beharragatik.
Honako hauek izango dira berreskuratuko diren jarduerak eta egunak:
- Saskibaloia: ekainaren 2an.
- Antzerkia LH5 eta LH6: ekainaren 6an.
- Dantza Modernoa: ekainaren 6an.
- Asteleheneko Zirkoa: ekainaren 2an.
- Ostiraleko Zirkoa : ekainaren 6an.
- Lynx: ekainaren 5ean.
Bide batez, eskolaz kanpoko inkesta atxiki dizuegu mezu honekin batera.
Inkesta eskolaz kanpoko ekintzen balorazioa egiteko zabaldu dugu. Zuen izena jartzea ez da derrigorrezkoa, baina bai zuen seme-alabek egiten dituzten ekintzak eta haiei buruzko iritzia zein den adieraztea.
Galdetegiaren amaieran, zerbait komentatu nahi izanez gero, ekarpenak idazteko aukera daukazue.






