MARGOLARI BIKAINAK DITUGU GUREAN
Azken asteetan gure eskolaz kanpoko ekintzetako marrazketako ikasleek koadro bana marraztu dute.
Pertsonaia bat aukeratzea zen lana, beraiek nahi zutena. Horrela, bakoitzak bere irudimena askatu ahal izan du.
Lan handia egin dute artelana lortzeko eta poz-pozik daude lortutako emaitzarekin.
Artelan horiek etxeetako hormetan zintzilik egotea merezi dute!
Eutsi goiari, artistok!