Skip to main content

Azken asteetan moda arduratsuaren gaia lantzen jardun dugu DBH4ko Frantseseko ikasgaian. Lanketa bikoitza izan da gainera: alde batetik hizkuntzaren lanketa; eta beste aldetik, joskuntza ikasteko lanketa.

Eta lan hori guztia burutzeko, taldeko ikasleek moda-desfilea egin dute eurek diseinatutako jantziak erabiliz, DBH4ko gainerako ikaskideen aurrean.

Moda arduratsuaren gaiaren bueltan, frantseseko kideak taldetan banatu eta talde bakoitzak horri lotutako gai bat hartu du aitzakiatzat: kutsadura batek, nekazaritzako arazo ekonomikoak beste batek, eta urtaroak hirugarrenak. Etxetik ekarritako kamiseta zaharrak hartu eta berrerabilpenaren teoriari jarraikiz, bakoitzak berea moldatu du, beharrezko joskuntza lanak eginda.

Amaieran, lan hori argudiatzeko testuak irakurri eta ikaskideen aurrean moda-desfilea egin dute. Dotorea benetan!