Skip to main content

Ikasturtearen amaieran, DBHko ikasleak bi talde handitan banatu ditugu, jarduna antolatzeko: alde batetik irakasgai guztiak gainditu dituztenak eta, beste aldetik, errekuperazioren bat zeukatela-eta, ikasteko tartea behar zutenak.

Ez dago esan beharrik tailerretan ibili direnak lasaiago aritu direla; halere, guzti-guztiek asteari probetxua ateratzen jakin dutelakoan gaude. Hona hemen azken astean egindako ekintza desberdinen argazkiak.