Azken aste bietan gure ikastolako DBH2ko ikasleak interneteko “Txikipedia” entziklopediarako artikuluak idazten aritu dira, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko dinamizatzaile batek lagunduta. Emakume kirolari olinpikoak gai bezala hartuz, dinamizatzaileak, artikuluak idatzi eta argitaratzeko jarraibideak eman dizkie gure ikasleei.
Ekimen horrekin Andramari Ikastolaren bi helburu uztartzeko aukera izan dugu: alde batetik interneten Euskararen presentzia areagotzea, gure iritzian ezinbestekoa baita hizkuntza gutxituek, eta batik bat euskarak, mundu digitalean proiekzioa izatea. Bestetik, emakumearen irudiari Interneten dagokion lekua eskaintzea. Idatzitako artikuluak irakurtzeko aukera daukazue ondorengo helbide hauetan: