Skip to main content

Bigarren ebaluaketan zehar DBH2ko ikasleak  “The Secrets of the Oceans” deituriko unitatea lantzen ibili dira. Unitatean zehar ozeanoetako animaliak, olatuak nola sortzen diren, itsas korronteak, exploratzaileen abenturak… jorratzeko aukera izan dute. Unitateari bukaera emateko, arlo teorikoan ikasitako guzti hori ahozko aurkezpen baten bidez beraien gelakideei erakusteko aukera izan dute. Aurkezpen hori, ikasleek eurek sortutako Powerpoint eta ormairudi baten laguntzarekin egin dute. Hona hemen euskarri horien ekoizketa prozesuan ateratako zenbait argazki.