Elkarlanak gizartean eta gure ikastolan duen balio erantsiaren adibide gisa, asteartean Ikastolako gurasoek osatutako Osasun Taldearen eskutik, orain dela aste bi LHko irakaslegoak hasitako bideari jarraituz, lehen sorospenetako trebakuntza jaso genuen DBHko irakasleok.
Ordu eta erdiko saioan, larrialdi egoeren aurrean nola erreakzionatu behar dugun erakutsi ziguten. Besteak beste, Bihotz-Birikietako Bizkortzea nola egin, Arnasbidearen Buxadura nola artatu… azaldu ziguten modu argi eta ulergarri batean.
Gurasoek gurean duten partaidetzaren eta eskaintzen duten laguntzaren adibide argia ez ezik, benetan ikastaro baliagarria izan zen! Irakasleon aldetik, Osasun Taldeari eskerrak ematea baino ez zaigu falta!