Skip to main content

LH 1 eta 2:

Joan zen ostiralean, hilak 10, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara joan ginen ikasturte amaierako azken irteeraz disfrutatzeko asmoz.

Izugarrizko eguraldi ona izan genuen eta topera disfrutatu genuen hondartzaz, uraz, eta hondartzan zegoen parkeaz. Harezko gazteluak egiteaz gain, uretan sartu eta hainbat jolasetan aritu ginen. Bazkaltzeko orduan, parkera hurbildu ginen eta lagunekin batera, ekarritako bokata gozoak jan genituen.

LH3 eta 4:

Pasa den ostiralean, hilak 10, LH3 eta 4ko ikasleak Debara joan ginen ikasturte amaierako azken irteeraz disfrutatzeko asmoz.

Izugarrizko eguraldi ona izan genuen eta topera disfrutatu genuen hondartzaz, uraz, eta hondartzaren alboan zegoen parkeaz. Harezko gazteluak egiteaz gain, uretan sartu eta hainbat jolasetan aritu ginen. Bazkaltzeko orduan, parkera hurbildu ginen eta alboko landan lagunekin batera, ekarritako bokata gozoak jan genituen.

LH5:

LH5eko ikasleak Etxanora joan ginen. Eguraldi ona lagun, egun ederra izan genuen.

LH6:

LH6ko ikasleak Bermeora joan ginen ikasturte amaierako azken irteeraz disfrutatzeko asmoz.

Sekulako eguraldia izan genuen eta topera disfrutatu genuen “Hegaluze” itsasontzian egindako bidaiaz. Horrez gain, Bermeo ere bisitatu genuen eta talaian bazkaldu genuen. Argazki gehiago ikusi nahi izanez gero, zuekin partekatuta daukagun Driveko karpetan sar zaitezkete!