Skip to main content

Maiatzaren 18, 19 eta 20an LH4ko ikasle eta irakasleok Lasturko aterpetxean egin genuen egonaldia. Zoragarri pasatu genuen eta bizipen berriz beteta bueltatu ginen.

Asteazkenean heldu eta berehala elkar ezagutzeko jolas batzuk egin eta jarraian, martxan jarri ginen.

Asteazken arratsaldetik igande eguerdira arte, tailerretan murgilduta egon ginen. Horien artean; zaldiketa, mendi orientazioa, espeleologia eta talo tailerra.

  • Zaldiketan, zaldi gainean ibiltzeaz gain, zaldiengana zelan zuzendu, zelan tratatu, orraztu eta zirkuitu batetik eramaten ikasi genuen.
  • Mendi orientazioan, iparorratzaren eta maparen garrantziaz jabetu ginen, eta inguruaz disfrutatzeko eta botak lupetzez zikintzeko aukera izan genuen.
  • Espeleologian, arnesa, kaskoa eta linterna hartuta gure beldurrei aurre eginez, 9 metroko zulo batetik rapelatu eta kobazulo barrutik esploratzaileak legez ibili ginen.
  • Talo tailerrean, errotatxoa ezagutzeaz gain, taloa egin eta meriendarako jan genuen!

Denbora libre dezente ere izan genuen lagun artean inguruaz disfrutatzeko, kirol ezberdinak praktikatzeko, errekaz gozatzeko, eta baita erraldoien kalejirekin alaitzeko.

Gaubelak ere izan genituen, eta jokuetan topera aritzeaz gain, barre asko eta dantzaren bat edo beste ere egin genituen.

Gure lagun Marisol ere gurekin etorri zen, eta patxadaz agurtzeko aukera izan genuen.