Skip to main content

ZAINTZARAKO GUNEA

Aurreko azaroaren 20an, ikastolako familien artean elkartu ginen gai honen inguruan sakontzeko. Bertan, nerabeak laguntzeko beharrezko kontzeptuak aztertu genituen, bai guraso eta bai irakasle gisa:

  • Nerabezaroan, identitatea eta nortasuna eraikitzen diren garaian, berdinen artean parte sentitzeko beharra funtsezkoa da. Batzuetan, helburu hori lortzeko, osasun-arriskuak ere onartzen dira (maitatua izateko eta taldean sartzeko beharra bultzatuta).
  • Norberaren eta taldearen ongizatea zaintzeko, emozioen ipar-orratza entrenatu behar da. Galdera garrantzitsua: 

“Zer da jolasa eta zer ez?”

Plazera eta espazio propioa galtzen ditugunean, ez gabiltza jolasean: autoexijentzia, konparaketa, zarata, zailtasunak, bakardadea, ezinegona, nekea…

Tresna ugari ditugu: familia, ikastola, kirola, artea, musika… baina askotan ez dugu denborarik edo indarrik horiek aztertzeko. Bizitzako aldaketek aukera paregabeak eskaintzen dizkigute indarrak eta baliabideak garatzeko.

Ikastolak eszenatokia eskaintzen digu: zailtasunetik indarra eta gure tresna-kutxa propioa eraikitzeko.

Ekimenean familiek, ikasleek, irakasleek eta profesionalek parte hartu dute, elkarrengandik hurbilago egoteko eta haurrek behar duten akonpainamendua eraikitzeko.