Skip to main content

ELIKAGAIAK LANTZEN

Ikastolan elikagaien gaia lantzen ari gara eta, horren barruan, 2 urteko gelako haurrek gaileta osasuntsuak prestatu dituzte! Oloz eta platanoz egindako gailetak izan dira, eta, zeregina gauzatu ostean, umeek gustura jan dute emaitza. Esperientzia goxoa eta aberasgarria izan da!

Horrez gain, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek ere prestatu dituzte jakiak azken asteotan. Elikadura osasungarria lantzeaz gain, jateko goxoak prestatzen eta dastatzen aritu dira, sukaldaritza esperientzia dibertigarri eta aberasgarria bizi izateko!