Skip to main content

ELIKATION

Galdera honi erantzun nahi dio Askora eta Karabelekok martxan jarri duten ikerketa-proiektuak. Andramari Zornotzako ikastolan ere Askorarekin elkarlanean ari gara haurrek eta gazteek eskolan zein familian elikadurarekin duten harremana hobeto ezagutzeko. Proiektu honen helburua da Euskal Herriko gazteek elikadura osasungarria eta jasangarria izaten lagunduko duten estrategiak taxutzea, eskola-ekosistemako eragile guztiak aintzat hartuz.

Parte hartu galdetegi bati erantzunez

Familiek ere proiektuan parte hartu dezakezue galdetegi bati erantzunez. Erantzuteak ez dizue 10 minutu baino gehiago emango, eta familian edo bakarrik egin dezakezue. Erantzunak ikerketa kuantitatibo baten parte izango dira. Parte hartzen dutenen artean Karabeleko-ren 20 barazki saski zozketatuko dira.

Galdetegiari erantzun

Elikation proiektuari buruzko informazio guztia: elikation.eus webgunean