Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Elkarbizitza egokirako irizpideak

By 2022/09/22No Comments

ELKARBIZITZA EGOKIRAKO IRIZPIDEAK. 

Irizpide batzuk dakarzkigu hemen, Ikastolako eguneroko elkarbizitza errazagoa eta  erosoagoa izan dadin. 

Hona hemen ikastola zabaltzen denetik zarratu arte DENOK bermatu beharrekoak: 

Gure ikasle eta zuon SEME-ALABAK EUSKALDUN ETA EUSKALTZALE izatea nahi  dugunez, ikastola eraikinaren barruan zein kanpoan euskaraz aritu behar dugu. Gu,  helduok, eredu gara. 

 

1.GAILU ELEKTRONIKOEN ERABILERA:

  • LH: Debekatuta dako edozein motatako gailu elektronikoa ikastolara ekartzea. Derrigorrezkoa den kasuetan familia tutorearekin jarri beharko da harremanetan baimena eskatzeko. Baimen gabe ekarriz gero DBHkoen prozedura berdina jarraituko da.
  • DBH: Ikastolako jardunaldi osoan zehar (08:30etik 18:00etara arte) DEBEKATUTA dago  ikasleek ikastolako eremu osoan tramankulu teknologikoak erabiltzea. Hauek, hain  zuzen ere:  Sakelako telefonoa, joko makinak: PSP, Nintendo, Smartwatch-ak, MP3,MP4, MP5, Gadget-ak…

PROZEDURA: Ikasleren batek goian aipatutako tramankuluren bat badu, irakasle,  hezitzaile edo momentuko arduradunak jaso eta idazkaritzan utziko du. Gurasoek  idazkaritzara etorri beharko dute haren bila.  

2.IKASTOLAKO EREMUEN ERABILERA EGOKIA 

  • Gure ikasleen segurtasuna bermatzeko, komenigarria da 09:00ak eta  16:30ak bitartean ikastolara ez sartzea, derrigorrezkoa ez bada behintzat. HH 2.ziklokoek 9:30tatik 16:30ak bitartean eta haurtzaindegikoek familia bakoitzak markatukako ordutegian. 
  • Goizeko lehenengo orduan, ikastolara sartu aurretik, ezin izango da  patioetan baloiarekin jolastu.
  • KOMUNEN ERABILERA: 16:30tatik aurrera beheko aterpean dagoen komuna erabiliko da, kontuz! komuneko papera bakarrik bota behar da, bestelako eskuoihal txikiak edo zapiak zakarrera bota beharko dira. Bedarretan EZIN da txiza egin, haurrak bertan jolasten bait dute.
  • Bizikleta, patineteak, patinak, monopatinak… ikastola eremutik kanpo  erabiliko dira. Horri esker, ume guztien jolasteko eskubidea bermatu eta  denontzako lekua egongo da. 
  • Baloi bigunak  txiki zein handi, ikastola eraikinaren kanpoko patioetan  erabiliko dira. 
  • Eraikin barruan ezin da tabakorik, alkoholik edo bestelako drogarik  kontsumitu

3.MERIENDAGUNEAK:

  • Beheko jolastokia:  Estalpeak meriandagune bezala erabilgarri izango ditugu ikasturte honetan.
  • Haurren meriendetatik sortzen den zaborra zakarrontzira bota behar da, jolastokiak eta estalpeak garbi mantenduz.
  • Haurtzaindegiko sarrerako estalpean dagoen aretza 16:30 etatik aurrera EZ da erabilgarri egongo. Estalpe honetan EZIN izango da bizikletarik, patineterik ez bestelako gailurik erabili
  • Goiko Jolastokia: Eguraldi txarra egiten duenerako frontoia zabalik egongo da. Eskolaz kanpoko ekintzaren bat balego, frontoiaren goi aldea erabili beharko da entrenamenduetan daudenak EZ eragozteko.
  • Haurren meriendetatik sortzen den zaborra zakarrontzira bota behar da, jolastokia eta frontoia  garbi mantenduz.

4 APARKALEKUA:

  • Ikastolako funtzionamendu egokia bermatu ahal izateko ezin izango da kotxerik aparkalekura sartu.