Skip to main content

ELKARRETARATZEA

Asteon egin da publiko Zarauzko ikastolak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aldetik 140.000 euroko isuna jaso duela. 2023-24 ikasturterako matrikulazio prozesu gorabeheratsuan izandako ezadostasunek eta hartutako erabakiek gerora Hezkuntza Sailaren jazarpena ekarri diote Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolari. Aste honetako berria izan da aipatutako isuna ezarri diola Eusko Jaurlaritzak Zarauzko ikastolari. 

Erabaki honek berriro ere ekarri ditu argitara azken urteotan matrikulazio prozesuak ikastoloi eta beren seme-alabak ikastoletan matrikulatzeko erabakia hartu duten hainbat familiari erangindako ondorioak. 

Honengatik guztiarengatik, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak egindako balorazio eta proposamenarekin bat eginez, Andramari Zornotzako ikastolako Artezkaritza Batzordeak erabaki du bihar, ostirala urtarrilak 24an, arratsaldean (16,35ean) elkarretaratzea antolatzea. Elkarretaratzean Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolari elkartasuna adierazteaz gain, ikastolok matrikulazio prozesuan jasaten ari garen ondorioak salatuko ditugu. 

Ikastolako komunitate osoa (familia, ikasle eta langileak) gaude elkarretaratzean parte hartzera gonbidatuak. 

Ikastolak, Euskal Herria eraikitzen

Eguna: urtarrilak 24, ostirala
Ordura: 16:35
Lekua: Ikastolako goiko patioa

Bestetik, Zarauzko ikastolak isunari aurre egiteko elkartasun eskaria egin du eta kontu korronte bat zabaldu bertan ekarpenak egin ahal izateko. Salbatore Mitxelena ikastolako webgunean dago kontu zenbakia eta informazio gehigarria.