Skip to main content

UDABERRILEKUAK 2025: EMAN HEGOAK

Gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira.

Helburuak:

  • Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Inolako bazterketarik gabe parte hartzen duten haur guztientzako aisialdi inklusibo eta hezitzailea eskaintzea.
  • Partaide guztiok ikastolan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Hartzaileak:

  • Haur hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat
  • Lehen Hezkuntzako 1, 2, eta 3. mailetako ikasleentzat

Txandak:

  • 1. txanda: Apirilaren 14tik 16ra
  • 2. txanda: Apirilaren 22tik 25era

Ordutegia:

  •  Goizeko 9:00etatik 13:00etara 

Kostua:

  • 1. txandako izen-ematea: 53 €
  • 2. txandako izen-ematea: 62 €

Izena ematea:

  • Martxoaren 26ra arte ondoko galdetegia betez.

Galdetegia

OHARRAK:

 

  • Ez da ezta zaintza zerbitzua ezta jantoki zerbitzua eskeiniko.
  • Txanda batean edo gehiagotan izena emateko aukera izango duzue. 
  • Parte hartu nahi duen ikasle bakoitzeko galdetegi bat bete beharko da.
  • Txanda bakoitzean gutxieneko izen-emate bat egongo da egonaldia burutu ahal izateko (8 haur adin-tarteko). 
  • Izen-emate epea itxita (martxoak 26) bajaren bat balego, matrikulan ez da itzulketarik egingo.
  • Ordainketa: martxoko ordainagirian.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • Ikastolan bertan: 946732950 (Amaia Aurrekoetxea) 
  • zirimola.eus webgunean eta 943445108 telefonora deituta.