GURASOEN EUSKARA TALDEA
Euskara da gure ikastolaren bereizgarri garrantzitsuetako bat. Ikastolan euskaraz bizi gara, beraien eguneroko bizitzan euskaraz aritzeko tresnak (gaitasuna eta motibazioa) transmititzen diegu ikasleei eta euskaraz zein euskal kulturaz blaitzen dugu gure egunerokoa. Garrantzitsua da komunitate osoa murgiltzea norabide horren aldeko lanean eta horregatik urtetan ikasle batzordeak eta guraso euskara taldea izan ditugu zutabe garrantzitsu.
Mezu honen bidez, hain zuzen, Gurasoen euskara taldean izena eman dezazuen animatzera gatozkizue.
Talde honen lana ezinbestekoa da egunerokoan egiten dugun lanean bidelagun modura aritzeko. Euskara komunitate osoaren apustua dela praktikan erakustearekin batera, helduon eredugarritasuna erdigunean jartzen dugu eta ikastolako beste eremuetan egiten dugun lanaren osagarri den dinamika martxan jarri. Adibide gisara, Guraso euskaldunak, antolatu gaitezen! artiluan jaso zuen Kike Amonarriz soziolinguistak talde horien garrantzia.
Taldeak funtzionamendu autonomoa du eta berak erabakiko du bai nola funtzionatuko duen eta baita zein dinamika proposatuko duen. Aurreko urteetako esperientzia izango du oinarri eta ikastolako Hizkuntza Proiektuarekin koordinatua egongo da.
Beraz, animatu eta izena eman! (aurrez izena emandakoek ez duzue zertan berriro bete formularioa)






