GURASOEN EUSKARA TALDEA
Euskara da gure ikastolaren bereizgarri garrantzitsuetako bat. Ikastolan euskaraz bizi gara, beraien eguneroko bizitzan euskaraz aritzeko tresnak (gaitasuna eta motibazioa) transmititzen diegu ikasleei eta euskaraz zein euskal kulturaz blaitzen dugu gure egunerokoa. Garrantzitsua da komunitate osoa murgiltzea norabide horren aldeko lanean eta horregatik urtetan ikasle batzordeak eta guraso euskara taldea izan ditugu zutabe garrantzitsu.
Ekaineko Batzar Orokorrean guraso euskara taldea osatzen duten zenbait kidek deia egin zuten taldea indartu eta berrosatzeko. Gerora, ikasturte hasierako guraso bileretan ere egin dugu deialdia. Eta mezu honekin ere hortara gatozkizue, Guraso euskara taldean izena eman dezazuen animatzera.
Talde honen lana ezinbestekoa da egunerokoan egiten dugun lanean bidelagun modura aritzeko. Euskara komunitate osoaren apustua dela praktikan erakustearekin batera, helduon eredugarritasuna erdigunean jartzen dugu eta ikastolako beste eremuetan egiten dugun lanaren osagarri den dinamika martxan jarri. Guraso euskaldunak, antolatu gaitezen! artiluan jaso duela berriki Kike Amonarriz soziolinguistak talde hauen garrantzia.
Taldeak funtzionamendu autonomoa du eta berak erabakiko du bai nola funtzionatuko duen eta baita zein dinamika proposatuko duen. Aurreko urteetako esperientzia izango du oinarri eta ikastolako Hizkuntza Proiektuarekin koordinatua egongo da.
Beraz, animatu eta izena eman! (aurrez izena emandakoek ez duzue zertan berriro bete formularioa)