Skip to main content

GURASOEN EUSKARA TALDEA

Ikastolan funtsezkoa da gurasook lantaldeetan egiten duzuen lana. Zuei esker antolatzen ditugu urtero hainbat ekimen garrantzitsu: kultur programazioa, jaietako txosna, atonketak eta askoz gehiago.

Lantalde horietako bat Gurasoen Euskara Taldea da. Mezuari lotutako bideoan azaltzen duten bezala, ikastolan zeregin oso garrantzitsua betetzen dute. Haien hitzak hartuz, euren helburua “familien arteko loturak sustatzea da, aisialdia eta euskara uztartuz”. Esaldi labur horrek esparru zabal-zabala hartzen du:

  • 🎯 Euskara sustatzeko jarduerak antolatzea.
  • 🤝 Ikastola-komunitatea trinkotzea eta indartzea.
  • ❤️ Familien artean euskararekiko atxikimendua bultzatzea.
  • 🌍 Herrian ikastolaren euskararekiko eragiletza zabaltzea.

Ez da lan makala betetzen dutena! Lerro hauen bidez, guraso taldekide guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu eta egindako lana aintzatetsi.

Guraso guztiek ateak zabalik dituzue parte hartzeko eta taldea ezagutzeko: “Erdu euskara taldera!”

Gurasoen Euskara Taldea.