🌱 ERRIGORA: ESKUTIK ESKURA
Abian da Eskutik Eskura kanpaina!
Martxoaren 18ra arte, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuak eskuratzeko aukera duzue: oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak.
Produktu guztiak euskaraz etiketatuta daude eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzen dira. 🏺🍷
Kanpaina honekin despentsa urte osorako betetzeko gonbidapena egiten dizuegu, horregatik, produktuak formatu handietan saltzen dira:
- Olioa: 5 litroko bidoiak. 🫒
- Ardoa: 5 litroko bag-in-box edo 6 botilako loteak. 🍷
- Kontserbak, pasta eta arroza: 12 unitateko loteak (edo 6 unitatekoak produktu ekologikoetan). 🍝
Egin zure eskaera martxoaren 18a baino lehen errigora.eus webgunearen bitartez.
Bat egin auzolanarekin! 🌱✨






