Skip to main content

ESKOLA BIDEA

Ikasturte hasierarekin batera astelehenean jarri zen martxan berriro Andramari Zornotza ikastolako eskola bidea. Iaz udalak martxan jarritako egitasmo pilotoari, aurten ikastolatik jarraipena eman diogu, udalaren laguntzarekin. Beraz, goizero-goizero herriko plazatik irten eta ikastolarako ibilbidea oinez egiten duen laguntzailea dugu berriro ere. Aurten jantokiko hezitzailea ere baden Marijo da bidean laguntzaile ari dena.
Hauxe da ikasturte osoan zehar goizetan egingo den ibilbidea eta ordutegia:
  • 08:25 – Herriko plaza
  • 08:25 – Luis Urrengoetxea kalea
  • 08:28 – Euskal Herria enparantza
  • 08:35 – Larrea erreka (errotonda)
  • 08:50 – Ikastola
Zain izango gaituzue!