ESKOLA BIDEAK: BALORAZIOA
Hilabete baino gehiago igaro da jadanik Eskola Bideak ekimena martxan jarri zenetik. Amorebieta-Etxanoko udala eta herriko ikastetxeen arteko lankidetzaren lehen balorazio bat egiteko unea heldu da.
Goizetan ikastolarako bidea Eskola Bideak ekimenaren babesean egiten duten ikasleen familiei udalak prestatutako galdetegi hau betetzeko eskatu nahi dizuegu, balorazioa egin ahal izateko.