ESKOLA BIDEA
Ikasturtea martxan jarri zenetik goizero-goizero martxan dago Eskola Bidea. ๐ถโโ๏ธ๐ถโโ๏ธ
Arrakastaz ari da funtzionatzen aurten egitasmoa, ikasle talde kopurutsua etortzen baita hezitzailearekin batera Andramari ikastolara.
Ohar honen bidez gogorarazi nahi dizuegu Eskola Bidera gehitzeko zehaztuta dauden geralekuak soilik erabili behar direla.
Taldearen martxa egokia bermatzeko, ezingo da geralekuen arteko zatietan kide berririk gehitu.
Geralekuak eta ordutegiak zeintzuk diren gogorarazten dizkizuegu::
- 08:25 โ Herriko plaza
- 08:25 โ Luis Urrengoetxea kalea
- 08:28 โ Euskal Herria enparantza
- 08:35 โ Larrea erreka (errotonda)
- 08:50 โ Ikastola
Eskerrik asko!






