ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIA
Asteazken honetan, hilak 21, ikastolako Hizkuntza Proiektuko kide bat Gasteizen izan zen, Eusko Jaurlaritzaren “Ulibarri” proiektuak antolatutako “Eskola hiztun bila” jardunaldian.
Goizetik hasi eta bost orduz, Euskal Autonomia Erkidego osotik etorritako ehun ikastola eta ikastetxe baino gehiagoko ordezkariak bildu ziren ekimen horretan eskainitako hitzaldi eta esperientziak jasotzeko.
Lehen zatian, hiru hitzaldi interesgarri etorri ziren, Kataluniako nahiz Euskal Herriko adituen eskutik, eta bigarren zatian, berriz, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban burututako hiru jardunbide egokiren berri eman zen.
Beti dago zer ikasia eta ur horretatik ere edan dugu, gure ikastolako komunitate osoan euskara eta haren erabilera areago indartzeko.











