Skip to main content

"ESKOLA HIZTUN BILA" JARDUNALDIA

Joan den ostiralean, hilaren 8an, Zornotzako Ikastolako Hizkuntza Proiektuko ordezkaria Gasteizen izan zen Hezkuntza Saileko Berritzeguneak antolatutako “Eskola Hiztun Bila” jardunaldian.

Jardunaldia urtero egiten da Ulibarri proiektuaren baitan, eta EAEko ikastetxeetako ordezkariak biltzen dira, hala administrazioaren jabetzakoetakoak nola Ikastola Elkartekoetakoak, Kristau Eskoletakoak eta bestelakoetakoak. Helburua, berriz: gure ikastetxeetan euskararen ezagutza, erabilera eta kontzientzia areagotzea. Aurtengo lema, iazkoa bezala, horixe izan da, hain zuzen ere: “Hiztun jabetuak eskolatik eraikitzen: hizkuntza, kultura, arrazoibidea”. 

Urtero bezala, bi zati izan ditu ekitaldiak: lehenengoan, hiru adituren hitzaldiak izan ziren; bigarreean, berriz, eskoletan landutako jardunbide egokiak aurkeztu zituzten.