Egun on,
Mezu honen bidez jakinarazten zaizue argitaratu dela 2022ko eskolako materiala eskuratzeko dirulaguntzaren deialdia. Derrigorrez aurkeztu behar diren eskari eredu ofizialak eta dokumentuen epea azaroaren 7ra arte luzatuko da, azkenengo hau barne.
Eskabideak eredu ofizialean formalizatuko dira, ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:
— Dirulaguntzaren xede den eskatzailearen seme edo alaba dela egiaztatzen duen Familia Liburuaren fotokopia.
— Familia-unitatearen aurreko ekitaldiko errenta aitorpena edota Bizkaiko Foru Aldundiaren «errentarik ez» egiaztagiria.
— Matrikulatutako ikaslearen izenean egindako erosketa faktura originala.
— Banaketarik edo dibortziorik gertatu bada, epailearen sententzia eta seme-alaba adingabeekiko harremana arautzen duen hitzarmena.
Informazio guztia eskuragarri duzue udaletxeko webgunean.
Ondo izan,