EKE- ERAKUSKETAK ETA IKUSKIZUNAK
Maiatzean zehar antolatuko diren erakusketa eta ikuskizunetara gonbidatu nahi zaituztegu. Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, zuen seme-alabak eskolaz kanpoko ekintzetan sortutako obrak eta lanak zuekin partekatzeko irrikitan daude.
Argitu nahi dugu familien aldetik ez dela beharrezkoa haurrak jardueretara eramatea. Ikastolatik antolatuko dugu joan-etorria eta hezitzaileak arduratuko dira ikasleekin batera jarduerak modu egokian garatzeaz.

Gonbidatuta zaudete zuen seme-alaben lanak ikusi eta une berezi hau gurekin partekatzera.
Edozein arrazoi dela eta, ikasleren batek parte hartu nahi ez badu, deitu ikastolara horren berri emateko, mesedez.
📞 Amaia Aurrekoetxea – 94 673 29 50
Ikasleak jardueran parte hartzen ez badu, familiek jaso egin beharko dituzte ikastola-ordua amaitutakoan.
Eskerrik asko! ✨






