ESPERIMENTAZIOA
Gure ikastolako metodologiaren barruan, Haur Hezkuntzako etapan, esperimentazio tailerrak egiten ditugu sarritan. Horien bidez, lankidetza eta komunikazioa lantzen da, taldean lan egiteko gaitasuna sustatuz. Bestalde, proposamen horiek pentsamendu kritikoa, arazo-konponketa eta autoezagutza bultzatzen dituzte, eta haurrek mundua ulertzeko dituzten bideak aberastu. Haur hezkuntzan, esperimentazio tailerrek funtsezko papera dute haurren garapen kognitibo, emozional eta soziala indartzeko.
Azken esperimentazio mahai honetan, eskuez elikagaiak manipulatu eta sukaldeko tresnak erabiliz esploratzeko aukera izan dute.
Azken esperimentazio saioetan, adin desberdinetako haurrek modu egokituan hartu dute parte. Ikastolako txikienek espagetiak ukitu, sentitu eta dastatuz esplorazio sentsorialean murgiltzeko aukera izan dute. Testurak eta zaporeak esperimentatuz, izugarri gozatu dute!
Bestalde, adin pixka bat handiagoko haurrek esperimentazio mahaian aritu dira, sukaldeko tresnak erabiliz eta elikagaien propietateak aztertuz. Manipulazioaren bidez, ezagutza berriak eskuratu eta inguruko munduarekiko jakin-mina piztu dute. Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan da guztiontzat!















