Skip to main content

ETXANOKO ASTEBURU KUTURALA

Amuriza kantuz omenduz parte hartuko dugu azaroaren 10ean Etxanoko asteburu kulturalean

Datorren astean Etxanon ospatuko den asteburu kulturalean Xabier Amuriza omenduko da. Andramari Zornotzako ikastolako ikasleek, herriko beste ikastetxe batzuekin batera, omenaldian parte hartuko dugu, azaroaren 10ean, ostiralez, egingo den kantaldian. LHko bost eta seigarren mailetako ikasleak kantaldirako kantuak prestatzen ari dira, baina ikastolako gainontzeko ikasle eta gurasoei ere, kantuak ikasi eta omenaldian parte hartzeko deia egin nahi dizuegu. 

Badira urte batzuk Azaroko bigarren asteburuan, Etxanon, asteburu kulturala antolatzen dela. Urtero, gai bat hartzen da erreferentzia moduan eta horren inguruan burutzen dira asteburuko ekintza guztiak herriko talde eta pertsona desberdinekin elkarlanean. Beste urte batzuetan, Trikitixa eta panderoa, dantza, Txalaparta…izan dira gai bezala eta aurtengoa KANTUA izango da oinarri. 

Hau horrela izanda, antolatzaileek aukera paregabea ikusi dute Xabier Amuriza herrikideari omenaldia egiteko. Euskarari eta herrigintzari hainbeste eta hainbesteko ekarpen egin diona.  

Urritik hona, Andramari Zornotzako ikastolako bost eta seigarren mailako ikasleek eta gainontzeko ikastetxeetako hirugarren zikloko ikasleek, XABIER AMURIZAren hitzak dituzten abesti batzuk ikasten ari dira Bertsolaritzako irakaslearekin. Hala ere, antolatzaileek deialdia luzatu nahi dute adin guztietako haur eta gazteei zein beraien familiei parte hartzera gonbidatuz! 

Hitzordua ondokoa da: Azaroaren 10ean, ostiralean, 18:00etan Etxanoko frontoian. 

Hauek izango dira kantatuko ditugun lau abestiak. Ikastolan prestatzen ari gara, baina etxean ere praktikatu ditzazuela eskatu nahi dizuegu, kantaldian denok batera abestu ahal izateko: 

Kantuen letrak lotura honetan aurkituko dituzue

Kantuen letrak