Dakizuenez, aldiro-aldiro jantokiko erabiltzaileak diren ikasleek Etxanon ekoiztutako esnekiak jateko aukera izaten dute Ikastolak 0Km produktuen aldeko apustuaren adibide bezala.
Aurreko astelehenerako, otsailak 8, ASKORAk, jantokiko hornitzaleak, ekimen bat prestatu zuen DBH1eko ikasleek esnekien ekoizpen prozesuaren nondik-norakoak ezagutzeko. Bertan Kepa Agirregoikoak baserri mundua gerturatu eta esnekiak nola egiten diren azaldu zien. Bukatzeko jogurt goxoa dastatzeko aukera ere izan zuten.