EUSFIT MUGIMENT EKIMENA
Gero eta ikerketa gehiagok jakinarazten digutenaren arabera, arazo larria dago oraingo umeen sasoi fisikoaren inguruan eta, behar bezala neurtu ezean, arazoa ikustezin gertatuko da.
Horrela izanik, arazo hori gurean ere dagoen ala ez jakiteko, sasoi fisikoaren zaintza sistema (EUSFIT Mugiment) sortzeko proba pilotoan parte hasi ginen 2021-22 ikasturtean Andramari Zornotzako Ikastolan.
Ekimen hori Mugiment barnean kokatua dago, euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoan. Andramari Zornotzako Ikastolak aurten ere ekimen honetan parte hartuko du LH 4, LH 6, DBH2 eta DBH 4ko mailetan.
Proba horietan parte hartzea erabat borondatezkoa da, nahi duten ikasleek parte hartuko dute.
Probaren ezaugarriak hemen irakur ditzakezue, eta parte hartu nahi baduzue, zuen seme-alabak paperean helaraziko dizuen baimen hau betetzea eskatzen dizuegu, arren, irailaren 20rako.
Iazko ikasturteko emaitza orokorrak ikusi nahi ezkero egin klik hemen.
Aldez aurretik zuen laguntza eskertzen dizuegu.
Andramari Zornotzako Ikastolako Zuzendaritza taldea.