EUSKAL JAIA 2026
Joan den larunbatean Euskal Jaia ospatu genuen Zornotzan, herriko kaleak eta plaza kantu zein dantzez betez.
Egun honetan, gure ikasle, familia eta langileen parte-hartzea eta giro atsegina nabarmendu nahi ditugu.
Eskerrik asko antolaketan zein ibilbidean laguntzen aritu zineten boluntario guztiei eta gurekin batera egunaz gozatzera hurbildu zineten familia guztiei. Zuen babesak eta elkarlanak berezi egiten dute egun hau.
Jarraian, eguneko irudi batzuk ikus ditzakezue. ?






