Skip to main content

EUSKAL JAIA 2025

Datorren larunbatean, urriaren 25ean, egingo da urtero antolatzen den Zornotzako Euskal Jaia. Jakina denez, egun osoko egitaraua dago antolatuta herrian, goizean 11:30eko dianarekin hasi eta gaueko erromeriara arte. Egun polita gozatzeko aitzakia ederra eskaintzen digu Euskal Jaiak. 

Azken urteotan egin den modura, 12:00etan herriko ikastetxeetako ikasle eta gurasoak batzea helburu duen ekitaldia egingo da Herriko Plazan. “Dantzaz ta kantuz” izeneko ekitaldian horixe egingo dugu ikastetxeok: euskal dantzak dantzatu eta Euskal Jaiaren kantua abestu. Azken egunetan kantua eta dantzak prestatzen ibili gara ikastolan ekitaldirako. 

Ekitaldia 12:30ean izango den arren, ordu laurden lehenago egingo dugu hitzordua ikastolako kideok, plazan batera sartu eta guretzat gordeta egongo den gunera abiatzeko. 

Gogoratu hitzordua eta animatu parte hartzera!

  • Eguna: larunbata, urriak 25
  • Ordua: 11:45
  • Lekua: Kalbario plaza

Egitaraua