Skip to main content

EUSKARA AHOAN, EUSKARA BIHOTZEAN

Opor sasoia iristear dagoenez, eta euskararen erabilerak eta gozamenak etenik izan ez dezan, erantsitako euskarri hau proposatzen dizuegu ikastolatik kanpo, oporraldian, euskaraz aritzeko zailtasunak izaten dituzuen familioi.

Euskarria sakelekoetan, tabletean edo ordenagailuan erabili ahal izateko prestatuta dago. Eskaintza etapaka banatuta ageri da, eta klik bat eginez sartu ahalko zarete aukeratutako eremuan. Kantak, jolasak, asmakizunak, filmak, ipuinak…denetarik aurkituko duzue bertan.

 

→  ARITUZ: BALIABIDE-BILDUMA  

 

GOZATU OPORRAK EUSKARAZ!