EUSKARA TALDEA
Euskara, gure txantxangorria, gure ahotsa!
Ikasleen Euskara taldea martxan da jada! 💪. Aste honetan, taldeko kideek beren logo propioa sortu dute — eta emaitza benetan berezia izan da! 🎨

🔹 Zer adierazten du logoak?
- Txoria ikastolaren logoaren erreferentzia da, baina aldi berean “ Euskararen Txantxangorria ” gogorarazten digu.
- Txoriaren formak “e” hizkia irudikatzen du, Euskara gure ardatza dela azpimarratuz.
- Goian “Andramari Zornotzako ikastola” irakur daiteke, gure komunitateari erreferentzia eginez.
- Behean, “Ikasleen Euskara taldea” , LH eta DBHko ikasle guztiak elkartzen dituen taldearen izena.
👏 Zorionak sortzaileei — euskararen aldeko pauso ederra eman duzue!

HERRIMINA LEHIAKETA 🎬🗳️ – ¡BOZKATU!
Ikasleak azken asteetan Herrimina lehiaketarako bideoa prestatzen ibili dira: haien herritik faltan botako luketenaren inguruko lan zoragarria! 🌍💭
👉 Bozkatu “Zornotzako Ikastola” bideoaren alde eta lagun iezaiezu publikoaren saria irabazten!
🗓️ Azaroak 14 da botoa emateko azken eguna!






