EUSKARAREN BASOA
Joan den igande honetan ekimen arrakastatsua burutu zuen Andramari Zornotzako Ikastolako guraso eta ikasleek, Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatutako ekimenean: Euskararen Basoa.
Goizeko hamarretan ehun lagun baino gehiago bildu ziren ikastolaren aurrean, izan guraso, izan seme-alaba; handik, oinez Autzaganera abiatu eta ehun bat arbola landatu zituzten: haritz, zumar, lizar, gereziondo eta beste. Euskarari eta euskal komunitateari arnasaldi freskoa haizatzeko kimu berriak.
Gero, Autzaganeko jatetxean batu eta bertsolari eta trikitalarien laguntza izan zuten, giroa areago alaitzeko. Egun polit eta oparoa Euskararen Egunaren atarian.



























