Skip to main content

EUSKARAREN BASOA

Joan den igandean, Ikastolako Gurasoen Euskara Elkarteak antolatuta, “Euskararen basoa” zuhaitz landaketa ekimena burutu genuen. Familiek eta ikasleek bat egin zuten irteera berezi horretan, natura zaintzeko eta elkarrekin goiz polit bat pasatzeko asmoz.

Ekintzak parte-hartze handia izan zuen eta, hasieratik amaierara, giro paregabea sortu zen guztion artean. Landatutako zuhaitz bakoitzak gure lurrarekiko errespetua ez ezik, euskararekiko konpromisoa eta komunitatearen elkarlana ere islatzen ditu. 

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi gure basoa (eta gure hizkuntza) hazten laguntzeagatik! 🌿✨