Skip to main content

Joan den larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen euskaltzale guztiok. Eta, urtero bezala, egutegian leku berezia egin zion Andramari Zornotzako Ikastolak gertaera horri.

Goizean goizetik hasita, era guztietako ekintzak jorratu zituzten ikasle txikienetik hasi eta nagusienetara: Argitxoren bisitak, multijokoak DBHkoen eskutik txikienentzat, ipuin-kontaketak ikasle nagusiak eta txikiak bilduta… Hormak ere apaindu genituen egun berezi horretarako.

Erronka handia jarri diogu geure buruari datorren urteko Euskararen Egunari begira: ospakizuna are hobea izatea eta, batez ere, gure hizkuntza indartzen, sendotzen eta zabaltzen jarraitzea.