Skip to main content

Kaixo guztioi:

Urtero moduan, aurten ere heldu zaigu EUSKARAZ BIZI NAHI DUT materiala eskuratzeko eskaintza. Mezu honekin batera aurkituko dituzue eskaintzan sartzen diren produktuak. Jakin ezazue, dena dela, produktu gehiago ere badituzuela euren webgunean

Ikastolaren bidez produkturen bat eskuratu nahi baduzue, INPRIMATU MEZU HONEKIN BATERA ERANTSITAKO ESKAERA-ORRIA, BETE EZAZUE ETA UTZI IKASTOLAKO BULEGOAN, ESKAERARI DAGOKION DIRU-KOPURU ZEHATZAREKIN.

Eskaera egiteko azkeneko epea AZAROAREN 15a izango da, nahiz eta eskaera orrian epea azaroaren 7a dela adierazten den.  Dena ondo, abenduaren 3a baino lehenago (Euskararen Eguna baino lehenago) helduko da material guztia ikastolara (ohar bat bidaliko dizuegu horren berri emateko).

Gogoan izan abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna  ospatuko dugula eta aukera ezin hobea izango dela euskararen aldeko aldarrikapena dakarten jantziak ekartzeko. Adibidez, eskaintza honetan ageri diren jantziak.

Mila esker