EUSKARAZ BIZI NAHI DUT MATERIALA
Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ekintzak egingo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Asmo horren bisibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horretan bertan eta baita gainerakoetan ere erabiltzeko:
- Kamiseta beltzak.
- Etorkizuna amestuz gorriak haurrentzat eta granateak helduentzat.
- Ogitartekoak biltzeko Boc and Roll zorroak.
- Botilak.
- Poltsak.
Hala nahi duzuenok, ondorengo galdetegia bete beharko duzue, eta bertan adierazi egindako eskaerari dagokion diru kopurua ikastolako idazkaritzara ekarriko duzuen edo azaroko kuotan kobratzea nahi duzuen.
Galdetegia betetzeko eta dirua idazkaritzara ekarri nahi izatekotan, ekartzeko azken eguna: azaroak 5.