FAMILIA TAILERRAK
Amorebieta-Etxanoko Euskara Zerbitzuak tailer batzuk antolatu ditu euskaraz ez dakiten gurasoak euskarara hurbiltzeko, euren seme-alaben laguntzarekin.
Hilean saio bat eskainiko da, bakoitza ikastetxe batean. Datorren asteartean, azaroak 18, bigarren tailerra egingo da. Kasu honetan saioa Karmengo Ama ikastetxean izango da, arratsaldeko 17:15ean (ikastetxe guztietako familiei irekita).
Badakigu asteartean zuen seme-alabetako batzuek hizkuntza indartzeko eskola dutela Zelaietan, 17:00etan. Tailerrak familia ingurunean euskara hobetzeko balioko duela kontuan hartuta, tailerrera joaten diren familiei ez zaie kontatuko errefortzu-gelan ez daudela. Horregatik, astearteko tailerrean parte hartzera animatzen zaituztegu.
Tailer horietan helduek eta 5-8 urte arteko euren seme-alabek parte hartu ahal izango dute.
Izena emateko: errefortzu-eskoletako begiraleek banatu dizueten inprimakia bete dezakezue, edo esteka honetan ere eman dezakezue izena: labur.eus/azaroak-18






