Skip to main content

“Fair Saturday” hasiera ekitaldia 2022

Aurten ere, ikastolako 100 ikasle inguruk hartuko dute parte “Fair Saturday” egitasmoaren hasierako ikuskizunean, Europan partaide gehien biltzen dituen ekitaldietako batean.

Bilbao Arenan kiroldegian izango da, eta beste 2.200 kantarirekin eta Bilboko Udal musika bandarekin batera jardungo dute. Ikasleez eta bandaz gain, baina, musika-talde entzutetsuek ere hartuko dute parte: besteak beste, Kalakan, Gatibu, Maren etabar luze bat.

Ostiral honetan gaueko 20:00etan bertan ikusteko aukera izango duzue, eta oraindik sarrera gutxi batzuk saldu gabe daude. Animatu zaitezte!

Hona hemen entseguetako argazki batzuk!