Skip to main content
EKIAOharrak

Fair Saturday egitasmoa

By 2022/09/29No Comments

Fair saturday 2022

2014. urtean, “Fair Saturday” izeneko egitasmoa jaio zen Bilbon, “Black friday” izeneko egun entzutetsuak bultzatzen duen konsumismoaren kontra egiteko asmoz. Helburua: gizarte-esparruan aritzen diren erakundeei ahotsa ematea eta beraientzako dirua biltzea. Nolabait esatearren, kontsumo hutsera bideratu ohi den Black Fridayren ordez, gizarte-beharretara bideratutako Fair Saturday sustatzea. Egitasmo horren baitan, orotariko artistak igo ziren oholtza gainera, beren lanak aurkeztu eta, kontzertua nahiz ekitaldia amaitutakoan, jasotako dirua helburu horretara bideratzeko.

 

Gaur egun, Bilbon jaiotako egitasmo hori kontinente guztietako herrialde ugaritako 154 hiritara zabalduta dago.

Aurtengoan, ekitaldiari hasiera emateko kontzertu bat izango da Bilbon azaroaren 25an (ostirala da, jaieguna ikastolan). EITBk eta Telebilbaok grabatu eta emitituko dute emanaldia. Bertan bilduko dira, besteak beste, Bilboko Udal Banda, Gatibu, Kalakan, Maren eta beste. 

Talde eta abeslari ezagun horiekin batera, ordea, Bizkai osoko umeek osatutako abesbatza erraldoi baten kantaldia eskainiko da, eta antolatzaileek, berriz, bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu digute guri, Andramari Zornotzako Ikastolari. Zehatzago, ikastolako LH5, 6 eta DBH1, 2, 3 eta 4ko ikasle guztiek hartu ahal izango dute parte.

 

Entsaioak ikastolan 16:45etik 17:45era

Urriak 17 (material banaketa eta lanaren azalpena)

Azaroak 3 (osteguna), 7 (astelehena), 15 (asteartea)  

 

Entsaioa Bilbon (ikastolak ikasleentzako autobusa antolatuko du)

Azaroak 23 eta 24, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara Bilbao Arenan (ordutegia zehazteko dago oraindik)

 

Kontzertua (ikastolak autobusa jarriko du ikasleentzat)

Bilbao Arenan, azaroaren 25ean, 20:00etatik 22:00etara

Parte hartzeko ezinbestekoa izango da entsaio GUZTIETARA etortzea.

Zuen seme-alabek parte hartzea nahi baduzue, egin klik hemen (ikasle bakoitzeko bat). Epea: irailaren 29tik urriaren 6ra

Fair Saturday ezagutzeko egin klik hemen

Gurasoentzako batzar informatiboa urriaren 4an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan izango da. Bilera presentziala izango da eta ordu erdiko iraupena izango du. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea.